XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Antzeztu ezazue ondorengo elkarrizketa hau behar diren entonazioa eta sentimentua emanez.
(
- Arratsaldeon!
- Arratsaldeon, aspaldiko.
Denbora asko elkar ikusi gabe, ezta?
- Asko... denbora asko, bai.
Ondo bizi al zara?
- Bai, hainbestean. Pozik bizi naiz.
- Aizu, eta gogoratzen al zara gure gelan ibiltzen zen mutiko kaskarin harekin?
Nola zuen, ba, izena?
- Enaiz, ba, gogoratzen.
- Nola, ahaztu egin al zaizu alproja hura?
Beti maisuaren atzetik ibiltzen zen.
- A, joño! Gogoratzen naiz.
Nola ez nintzen, ba, gogoratuko alproja harekin.
Aurretik hitz goxoak eta atzetik gauza guztiak besteok egiteko utzi.
Ahaztuta neukan.
- Ez da harritzekoa, hainbeste denbora pasa da izan ere.
- Beno, hurren arte, eta ea orduan lasaiago egoteko aukera izaten dugun.
- Bai, beste bat arte. Eta ondo izan.
- Taldetan banaturik elkarrizketa bat sortu behar duzue, idatzi eta azkenik antzeztu.
Egoera honetan honelako ekintzak kontuan hartu behar dituzue.
1. Pertsonaiek bere burua zerbait egiteko eskaini behar dute.
2. Pertsonaiek zerbait edo norbait gogoan dutela edo ahaztu zaiela galdetu behar dute.
3. Pertsonaiek zerbait edo norbait gogoan dutela edo ahaztu egin zaiela aitortu behar dute.
Lanean hasi aurretik, gauza hauek adierazteko erabil dezakegun hitzen edo espresioen zerrenda idatziko dugu arbelean, denon artean, ondoren elkarrizketetan txertatzeko.
Ea egoera eta esaldi barregarri eta xelebreak asmatzen dituzuen.